Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Ez dakizula nola heldu La Bodegikara?

aldapakalea.jpg La Bodegika Herri Taberna Aldapa kalean dago. Kale honetara iristea oso erraza da, Iruñeako Alde Zaharran galdu gabe.

Gaztelu enparantzatik, adibidez, nahikoa da Udaletxerantz jaistea Txapitea kaletik, udaletxe plazara joateko bidea dena. Behean Iruñazarra taberna aurkituko duzu eta hortik eskubidera joanez, Merkaderes kaletik, ezkerrera Nabarreriara joateko bidea ikusiko duzu. Nabarreria enparantzaren bukaeran ezkerretara Aldapa kalea irekitzen da eta taberna hortxe bertan dago!

Bertan itxoingo zaitugu.

Jai herrikoi eta parekideen alde... La Bodegika Taberna

Urteak dira jada Iruñeako San Fermin jaiak grisez margotzea erabaki zutela, jai herrikoi eta partehartzaileak baztertuz. Zorionez Herri Mugimenduak badaki egoerei buelta ematen eta Alde Zaharrean hainbat taberna ireki izan ditu. Aurten jai herrikoi eta parekideetaz gozatzeko aukera ederra dago Aldapa kaleko "La Bodegika" tabernan. Bertan Hezkuntza Mugimenduak eta Mugimendu Feministak jai giro jator eta parekidea eta jateko aukera ederra eskaintzen dute.

Kartela